Udalerrian erroldatuta egotea
Udal errolda udalerrian bizi diren herritar guztiak inskribatuta dauden administrazio erregistroa da. Datu horien bidez, udalerrian bizi zarela egiaztatzen da. Legearen arabera, Espainian bizi den pertsona orok dauka bizi den udalerrian erroldatzeko beharra.
Zer da?
- Errolda Espainian daramazun denbora egiaztatzen duen agiria da, zure nazionalitatea edo lege egoera kontuan hartu gabe, alegia egoitza duzun ala ez, ala tramitatzen ari den kontuan hartu gabe. Erroldan izena emanda egoteak egiaztatuko du udalerriko herritar zarela.
- Errolda egin ahal izateko, helbidea jarri beharko duzu, baina ez du zertan zure jabetzakoa izan, alokairuan izan dezakezu edo familiarteko edo ezagun baten etxebizitza izan daiteke.
- • Errolda txartela:udalerriak emango dizun txartela da, bertan erroldatuta zaudela egiaztatzeko. Errolda txartela eskatu beharko duzu froga zorrotza eskatzen ez duten administrazio tramiteak egiteko; besteak beste, eskolarako, gizarte zerbitzuetarako, garraio tarifetarako, eta beste zenbait laguntza eskatzeko.
- Erroldatze agiria: : Justizia Epaimahaien, atzerriko erakundeen, edo besteren baten aurrean erroldatuta zaudela egiaztatu behar duzunean eskatu beharko duzu. Ziurtagiriek idazkariak eta alkateak edo beren ordezkariek eskuz sinatuta egon beharko dute.
Zertarako?
Bizi zaren udalerriko udaletxean eman beharko da izena. Dokumentua beharrezkoa da kasu hauetarako:
- Egoitza eta lan baimenak edo erregularizazioa eskatzeko.
- Osasun txartela eskatzeko eskubidea ematen dizulako
- Gidabaimenaren trukea egiteko eskatuko dizutelako, baldin eta hitzarmenik badago zure jaioterriarekin.
- Ezinbestekoa delako eskolan zure seme-alaben izena emateko.
- Eta atzerritarrei dagozkien gainerako tramite guztiak.
- Udal erroldan izena emateko motibo garrantzitsuenetako bat da izen ematea behin betiko paperak lortzeko erroko froga dela. Bai eta udal prestazioak lortzeko ere, besteak beste gizarte laguntzak.
- Badago 2003ko lege organiko bat, bi urterik behin egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten Europar Batasuneko atzerritar guztien errolda berritzea ezartzen duena. Bi urtera iraungi egiten da.
Zer eta non aurkeztu behar da?
Bizilekuaren arabera dagokizun udaletxeko bulegoan eskatu behar dira honako agiri hauek:
- Alta indibidualaren edo kolektiboaren inprimakia
- Pasaportearen fotokopia eta originala
- Alokairu kontratuaren fotokopia eta originala edo bizi zaren etxebizitzaren jabeak sinatutako baimena. Hala badagokio, inprimakian sartu beharko duzu bere etxebizitzan erroldatu ahal izateko aukera. Era berean, etxebizitzaren jabeak bere errolda agiria berritu beharko du, zu barruan sartzeko.
- Seme-alabarik edukiz gero, pasaporteen eta familia liburuaren fotokopia eta originala aurkeztu beharko dituzu