Elkarte Apostolikoak
Zer da Elkarte Apostolikoa?
Elkarte apostolikoa, erakunde bakoitzean, jesulagunek eta deiera berezia sentitzen duten lankidek askatasunez parte hartzen duten espazioa da. Lankideek deiera izango dute…
- Erakundearen izaera ignaziotarra sustatzeko eta indartzeko, hau da, Jainkoa gauza guztietan nahita bilatzeko, ignaziotar bereizmena praktikatzeko, errealitatera testuinguruaren azterketa zehatza eginez hurbiltzeko, esperientzia gogoan hartuz, hausnarketa eginik, ekimenera bideraturik eta ebaluaziora beti zabalik egonik (35. KN, 6. D., 9. zk.) [ESPIRITUALTASUNA].
- Erakundearen izaera jesuitari ekarpena egiteko, beste era batera esanda, lan egingo dute “Jesusen Lagundiarekiko harreman argia eta zehatza” izateko eta “Lagundiarekin bat datorren” misio propioa izateko, “erlijioen arteko elkarrizketaren bidez eta kulturarekiko ardura sortzailea izanik, justizia egiten duen fedearekiko konpromisoaren alde” (35. KN, 6. D., 10. zk.) [MISIOA].
Elkarte Apostolikoko kide izan daitezke erakundearekin lotuta dauden pertsonak eta jesulagunen edo ignaziotar ekintzaren izaera tipikoa sustatzeko deia sentitzen dutenak, nahiz eta derrigor zuzendaritzako zereginak ez bete.
Elkarte Apostolikoa ekintzaren zuzendaritza-taldeak lideratzen du eta, talde horrekin batera, ekintzaren misioa eta Probintzia lotzeko bidea da, kontuan harturik misioak Probintziako proiektua bera duela sorburu.
Elkarte Apostolikoa sinesmeneko espazioa da, bereizmenaren sinesmeneko metodologia duena. Baina sinesmen katolikoa ez dutenak edo sinesten ez dutenak ere egon daitezke, euren aukera humanistetatik abiatuta, Lagundiaren misioari eta ekintzari ekarpenak eginik.
Heme irakurri ahal duzu informazio gehiago Elkarte Apostolikokori buruz