Deusto Campus

Imagen53

Unibertsitatean eman dugun denborak geletan jasotzen den trebakuntza profesionaletik harantzago doan arrastoa utz dezake. Unibertsitateko bizitzak esperientzia eremu zabala eskaintzen du hazteko eta gozatzeko, denok osatu eta aberasten dugun elkartean era aktiboan parte hartuz.

Fedearenelkartasunarenkulturaren eta kirolaren esparruetako jarduera eskaintza zabala aurkezten duParte hartu ahal izango duzu, unibertsitateko elkarteko beste kide batzuekin batera, elkarbizitzaren eta partaidetzaren, lankidetzaren eta elkarren arteko laguntzaren zentzua aberasten, bizitzan garrantzirik handiena duena garatzeko modua emango diguten bideak urratuz.

Eskaintza horrek unibertsitateko bizitzan, bereziki Deustukoan, ibilbide luzea duen tradizioari eman nahi dio jarraipena, itxura berriturik baina etengabe eskaintzen baitizu unibertsitateko esperientzia era sortzailean, sendo eta sakon bizitzeko aukera. Unibertsitatearen beraren izaeraren muinetik sortzen den eskaintza da, ikasleak prestatu nahi ditugun balioen ikuspegiarekin bat datorrena

  • FEDEA: Uste dugu fedea gizakiaren alderdi garrantzitsua dela. Hori dela eta, Unibertsitateak berak jarri nahi dizkizu eskura beharrezko baliabideak, sentitzen duzun fedean bizi, elkarbanatu eta hazi zaitezen. Ikuspegi kristau batetik eta ignaziotar espiritualtasunetik sortutako ehunka urteko tradiziotik, honako aukera hauek eskaintzen zaizkizu. (pastoral@deusto.es o pastoral.ss@deusto.es)
  • ELKARTASUNA: Deustuko Unibertsitateko hezkuntza proiektua mundu bidezkoago bat eraikitzeko kezkari estuki lotuta dago. Deusto Campus Elkartasunean zeregin horretan laguntzen dugu, bidezkoa eta iraunkorra izango den giza garapenarekin sortzen ahaleginduz. Kezka horrek elkartasunaren funtsezko hiru dimentsio lantzen laguntzen digu: boluntario lana, herri partaidetza, garapenerako, lankidetza eta ekologia. (solidaridad@deusto.es  o solidaridad.ss@deusto.es )
  • KULTURA: Deusto Campus Kultura Deustuko Unibertsitateko ikasleek kultura sortzeko eta kultur ekintzetan parte hartzeko gunea da.
    Sei arlo ditu eta hainbat prestakuntza proiektu bakoitzaren barruan. Proiektu bakoitzak ekoizpen batzuk ditu, eszena, musika, letra eta beste arte eta kultura formatu batzuetakoak. Ekoizpen horiek osatzen dute ikasturte bakoitzean eskaintzen den kultur programazioa. Proiektu eta programa horien muina ikasleak eurak dira eta euren parte hartze aktiboa eta etengabea sustatzeko eta bultzatzeko planteatzen dira. (cultura@deusto.es  o cultura.ss@deusto.es )
  • KIROLAK: Kirol sailak unibertsitateko elkarteko kideei topaketarako eta aisialdirako toki bat eskaintzen die, heziketa fisikoaren eta kirolaren bidez, bizitzeko ohitura osasungarriak eta gozatzeko modua ematen duten programak eskainiz. Lehiaketa programak lehian parte hartzeko maila desberdinak eskaintzen ditu. Unibertsitateko elkarteko kideen arteko lehiaketak honako kiroletan: 7ko futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, frontenisa, padela, tenisa, mahaiko tenisa, xakea, squasha, pala, pilota, etab. Donostiako campusekoekin ere egoten dira lehiaketak, eta Euskadi eta Espainiako Unibertsitateen arteko Txapelketetan parte hartzen dugu. Programa horrek, gainera, federatutako taldeetako kideak izateko aukera ematen dizue honako kiroletan: saskibaloian, eskubaloian, arraunketan, patinhockeyan, etab. (deportes@deusto.es  o sserrats@deusto.es en San Sebastián)

Imagen54