UNIJES – Unibertsitate Jesuitak
UNIJES – Unibertsitate Jesuitak Espainiako jesusen lagundiari lotuta dauden unibertsitate-zentroen sarea da. Zentro bakoitzak bere autonomia eta garapena baditu ere, baterako itunak eta egitasmoak bultzatzen dituzte elkarrekin, honako hauek indartzeko:
- Prestakuntzako programen kalitate akademikoa eta humanista
- Gizarteko erronketarako irtenbideen ikerketa
- Gure garaiko elkarrizketa eta eztabaidei egin beharreko ekarpena
Izaera eta misioa
- Gizon eta emakumeak heztea, profesional trebeak eta herritar arduratsuak izan daitezen eta beren jakintza eta gaitasunak besteen zerbitzura jar ditzaten.
- Ikertzea eta jakintza baliagarria eskaintzea gizakiak eta gizarteak erronkarik handienak dituzten arloetan.
- Misio hori betetzeko, UNIJES zentroek berariazko pedagogia-eredua dute pertsonen prestakuntza osoa lortzeko lau arlo gogoan hartuta:
-
- UTILITAS: pertsona trebeak, profesional batek ebatzi beharreko arazo tekniko, sozial eta humanoei aurre egiteko gai izango direnak;
- HUMANITAS: gizakiak hitzaren zentzu osoan, hau da, beren buruaren eta inguruko munduaren jabe izango direnak, garaikideen asmo eta kezkak aintzat hartuko dituztenak;
- IUSTITIA: pertsona konprometituak, mundu zuzenago baten alde lan egingo dutenak; eta errukiorrak, besteen pozak eta nekeak bere egingo dituztenak;
- FIDES: existentziaren zentzua eta Jainkoa bilatzeko prest egongo direnak; Ebanjelioa eta kristautasuna, beraien balioak eta proposamenak aintzat hartuko dituztenak.
UNIJES Espainiako hamaika unibertsitate-erakundek osatzen dute. Erakunde horiek sakon ezagutzeko sartu hemen