Zure prestakuntza eta garapena – Gaitasunen garapena
Gaitasunak topaguneak dira pertsonek pertsona gisa eta lanbidean garatzeko dituzten interesen eta Deustuko Unibertsitateak emaitzak lortzeko duen beharrizanaren artean.
Gaitasun orokorrak irakasle-ikertzaile taldearentzat
Irakasle-ikertzaileen taldearen prestakuntza eta garapena Deustuko Unibertsitateko Berrikuntzako Zuzendaritzak antolatzen du. Deustuko Unibertsitateko irakasle guztiei laguntza emateko misioarekin sortu da, Europako Unibertsitate Eremuaren barruko gradu eta graduondoko berriak ezartzeari begira eta DUko Ikaskuntza Eredua garatzeko.
Laneko ardatz nagusiak hauek dira:
- Gaitasunetan oinarritutako curriculumaren plangintza, garapen eta ebaluaziorako prestakuntza;
- Gaitasun orokorren lana eta ebaluazioa irakasgai desberdinak oinarri harturik.
- IKTak ikasleen ikaskuntza autonomoago eta esanguratsuagorako garapenerako tresna gisa;
- Ikaskuntzarako multimedia baliabide pedagogikoak sortzeko laguntza ematea irakasleei;
- Irakasleen garapen profesionaleko eredu bat, irakasleei zuzendutako ebaluazio praktikak, berrikuntza eta kalitatea koherentziaz integratuko dituena.
Hemen duzu taldearekin lantzen den gaitasun orokorren zerrenda.
Administrazio eta zerbitzuetako taldearen gaitasun orokorrak:
Administrazio eta zerbitzuetako taldearen gaitasunen hiztegiak 11 gaitasun jasotzen ditu eta horien gainean lantzen dugu taldearen prestakuntza eta garapena.
3 taldetan zatitu ditugu gaitasunak:
- Oinarrizko gaitasunak: unibertsitate osorako definitu diren funtsezko balioak ordezkatzen dituzte.
- Gaitasun orokorrak: AZL taldearen berezko osagaia identifikatzen eta erakusten dute. Gainera, mailarik altuenetan zuzendaritzako trebetasunekin eta taldeen kudeaketarekin lotutako faktore batzuk sartzen dituzte.
- Zuzendaritzako gaitasunak: oinarrizko mailetan profil teknikoei / erakundeko espezialistei aplikatu dakizkieke, baina goi mailetan pertsona taldeen gaineko ardurak dituzten roletan jartzen dira koerlazioan.
Argibide gehiago behar baduzu, sartu AZLren gaitasunen hiztegira.