Zure prestakuntza eta garapena – Etengabeko prestakuntza

Intraneteko Etengabeko prestakuntza atalean aurkituko duzu Unibertsitateko etengabeko prestakuntzako eskaintza. DUko bertoko langileentzat da eta Prestakuntza Plan Orokorraren barruan dago txertatuta. Kontsultatu ezazu, askotariko eskaintza zabala dugu eta.

Gure helburua hauxe da: Prestakuntza Planari publizitatea eta zabalkundea ematea eta ikastaroetan interesa izan dezaketenen parte hartzea sustatzea. Animatu eta bilatu zure beharrizanetara egokitzen dena.

Zentroen eta arloen lana errazteko, prestakuntza ekintza eskatzeko inprimaki bat jarri dugu zure esku, zure arduradunarekin adostuta, urtean zehar burutu nahi zenituzkeen prestakuntza ekintzak proposatzeko. Prestatzeko beharrizanik baduzu, jakinarazi iezaguzu proposamena.

Gurekin harremanetan jartzeko, hauek dituzu posta elektronikoko helbideak:

DUko prestakuntza taldea

formacion.pdi@deusto.es
formacion.pas@deusto.es
formacion.pi@deusto.es

IKT gela
aula.tic@deusto.es
ikt.gela@deusto.es
ict.office@deusto.es

Gainera, prestakuntzako eta garapeneko jardueren inguruko iradokizunik bidali nahi badiguzu, erabili inprimaki hau.