Lan-kontratua sinatzea eta harrera

Imagen25

Imagen26

Gizarte Segurantzan alta eman ondoren eta Unibertsitateko lehenengo egunetan, lan-kontratua sinatuko duzu, DUren eta zure arteko lan-harremana ezartzen duena. Sinatzeko ekitaldia eta lehen harrera Pertsonen Kudeaketa Saileko pertsonetariko batekin egiten da. Berak argituko dizkizu izan ditzakezun zalantzak.

Kontratua sinatzeko uneko alderdirik funtsezkoenak hauek dira:

  1. Ongi etorri formala Unibertsitatera.
  2. Unibertsitateko informazio orokorrari buruzko oinarrizko alderdiak.
  3. Lan-kontratuaren edukia.
  4. Lan-hitzarmen kolektiboa (eskubideak eta betebeharrak).
  5. Sartzen den pertsonaren kokapena eta tokia.
  6. Aplikatzen den lanaldia.
  7. Oporren programa, baita lanaren kudeaketako beste alderdi batzuk ere.
  8. Lan arriskuen prebentzioa.
  9. Jesusen Lagundiko obretako jokabide kodea.
  10. Informazioaren Segurtasun Politika. Kontratazio berrien prozesuaren barruan, Unibertsitateko Informazioaren Segurtasun Politika jaitsi eta irakurri egin behar da.  Gainera, lanean hasi eta lehenengo asteetan, Informazioaren Segurtasun Politikako prestakuntzako pilula bat egongo da eta joan egin beharko duzu saio horretara.