Osasun sistema publikoa

88

Atzerritarra bazara eta eta Euskadin lanean eta Gizarte Segurantzan kotizatzen ari bazaraGizarte Segurantzako txartela jasoko duzu, eta, bertan, zure datu pertsonalak eta afiliazio zenbakia agertuko dira. Gizarte Segurantzako afiliazio txartela baduzu, osasun txartel indibiduala eska dezakezu, zure bizilekutik hurbilen dagoen osasun zentroan. Horren bidez, medikuaren tratamendua izango duzu, titularrarentzat eta zure familiarentzat.

Euskadik osasun azpiegitura handia duherritarren beharrak asetzeko.

Osasun txartel indibiduala:

  • Osasun txartela beharrezko egiaztagiria da, Osasun Sailak aseguratutako osasun zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko. Pertsona batek Osasun Txartela izateko,, nahitaez egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta.
  • Kudeaketa prozedura: Osakidetzako osasun zentroetako Bezeroen Arretarako Eremuetan,, osasun txartelaren eskaerak egingo dira Eskabidearekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
  1. Eskatzailearen identifikazio agiriaren kopia (NANa, familia liburua, pasaportea edo antzekoa).
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta zaudela egiaztatzen duen agiria edo txartela.
  3. Jatorrizko erkidegoko osasun txartela, egoitza lekualdatzeagatik bada.

Argibide gehiago: https://www.osakidetza.euskadi.eus/portada/