Komunikazioko Kit-a

Sarritan aurkeztu behar izaten duzu Unibertsitatea, jardunaldi, topaketa, biltzar, zentro eta bestelakoetara joan behar duzunean. Gaur, oinarrizko komunikazioko kit-a bidaltzen dizugu. Eskura duzuintranetean.

  • Bideo instituzionalak hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) azpitituluekin. Linean daude ikusgai Deusturen You Tubeko kanalean eta karpeta honetan ere eskura dituzu zure gailura jaisteko.
  • Logoak hainbat formatutan. Garrantzi handikoa da logoak hortik jaistea eta Interneten bila ez ibiltzea, kalitate onekoak edukitzeko. Ez erabili zaharrak.
  • Urtekaria ere bertan duzu, unibertsitateko datuak oso era erakargarrian eta begiratu hutsez kontsultatzeko moduan. Urtekaria aurkezpen editagarrian ere baduzu (PPTa).
  • Power pointeko txantiloi generikoak, zure aurkezpenen oinarri erabili ahal izateko.

 Kit-a lagungarri izan dakizun espero dugu.