Jesusen Lagundia

Nor gara?

Jesusen Lagundia Eliza Katolikoaren erlijioso-ordena da. Loiolako San Ignaziok sortu zuen 1540an eta gaur egun 127 herrialdetara hedatuta dago eta 18.000 jesulagunek lan egiten dute munduaren ebanjelizazioan, fedearen defentsan eta justiziaren sustapenean, kulturen eta erlijioen arteko etengabeko harremanetan. Horietatik 1.100 Espainiako Probintzian ari dira lanean (ikusi Espanian).
San Ignazioren gogo-jardunak dira espiritualtasun ignaziotarraren sorburua eta jesulagunen gida gaur egungo munduan Kristoren misioaren zerbitzura lan egiteko.

Aita Arturo Sosa da jesulagunen nagusi jenerala.

Sartu Espainiako Jesusen Lagundiaren webean.

Jesulagunak Espainian

Bere misioa hobeto betetzeko, Espainiako Jesusen Lagundiak bertako bost probintziak (Aragoi, Betikoa, Gaztela, Loiola eta Tarrakonensea) batzeko prozesuari ekin dio.

imagen40

Probintzia bakar berria sektore eta plataforma apostolikoetan antolatu da. Sektore apostolikoek Espainia guztiko misioa koordinatzen dute, apostolutzaren alor guztietan: prestakuntzan, apostolutza sozialean, hezkuntzan, unibertsitateko hezkuntzan eta pastoraltzan. Plataforma apostolikoek eremu geografiko berean lan egiten duten obra, erakunde, talde eta elkarteak biltzen dituzte. Helburua da gure ahaleginak eta gurekin lan egiten duten laiko eta erlijiosoenak koordinatzea eta sendotzea, misioa denon artean aurrera eramateko, talde-lanean eta batera planifikaturik.

Batze-prozesua 2016an burutuko da. Informatuta egon nahi baduzu, irakurri jesulagunen aldizkaria. Beste esteka honetan, Jesusen Lagundiaren urtekaria ikus dezakezu.

Bestalde, esteka honetan gai hauei buruzko informazio zabalagoa aurkituko duzu:

  • Jesusen Lagundiaren Espainiako probintziak
  • Espiritualtasuna
  • Kristau bizierako elkarteak
  • Pastoraltza
  • Aldizkariak eta argitalpenak
  • GKEak
  • Argitaletxeak
  • Hezkuntza