Interneta eta telefonia

Etxetik – Telefonoa eta ADSLa etxean instalatuta ez badituzu, edo telefono mugikorra erosi nahi baduzu, jarraian Euskadin zerbitzuetako bat edo guztiak eskaintzen dituzten konpainia telefoniko nagusien zerrenda duzu.

Europar Batasuneko herrialderik gehienetan bezala, telefono mugikorra erosteko oinarrizko bi modu daude: hileko kontratuaren bidez edo aurreordainketako txartelen bidez. Bi kasu horietan, zerbitzua emango duen konpainiarekin sinatu behar da kontratua.

Deustuko Unibertsitatean – WIFI konexioa dago unibertsitate osoan, bai eta Internetera libre sartzeko lau gela ere. Konektatzeko prozedurari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Eduroam konexioari buruzko esteka honetara sartu.

Bilbon edo Donostian – Herritar guztiei Informazioaren Gizartearen onura guztiak zabaltzeko, Bilboko Udalak eta Donostiako Udalak martxan jarri dute haririk gabeko teknologiaren bidez (Wi-Fi) Internetera sartzeko puntuen sarea. WiFian sartzeko puntuei buruzko argibide gehiagorako: