Euskal Herria eta Bilbo eta Donostia hiriak

Alde batetikpaisaiareneta  naturaren  , edertasunak egiten du Euskal Herria inguru egokia izatea ibilaldiak eta bidaiak egiteko, bai kostaldetik, bai barruko aldetik. Urte osoan zehar daude  kultura eta arte eskaintzak: leize zuloetatik eta monumentu artistikoetatik hasi eta pinakoteka, antzerki eta musika emanaldietara, udako ikastaroetara, etab…

Euskal kulturaren  adierazpen eta espiritu gisa, ez dira ahaztu behar kultura tradizionalaren adierazpen diren erromeriak eta herrietako jaiak, euskal kirolak, folklore tradizionala, etab. Azpimarratzeko modukoa da BilbokoAste Nagusia , bederatzi egunetan zehar ospatzen dena, abuztuaren 15etik aurrera.

Ezinbestekoa da Euskal Herriko gastronomiari aparteko aipamena egitea, sukaldaritza eskola famatua sortu baita bere inguruan. Janari bikaina eta bertoko edariak, txakolina esaterako, berez dira erakargarri.

Bilbo

Bilbo hiri kosmopolita, Europara irekia da. Nahiz eta izaera industriala izan, hiriaren erritmo biziak eta bertako biztanleen harrera abegitsuak lortzen dute unibertsitateko elkartea hasiera batetik bertan integratuta sentitzea.

Jarraian, hirian emango ditugun lehenengo egunetarako erabilgarri gerta dakizkigun web interesgarri batzuk aurkeztuko ditugu:


Donostia

Donostia hiri tertziarioa da, turistikoa, bereziki komertziala eta zerbitzu eta biltzar hiria. Azken urteotan, Donostia jarri da beren garapena zientziarako, teknologiarako, garapen iraunkorrerako eta kulturarako joeran oinarritzen duten Europako hirien aitzinean. Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu izanak hiriaren apustu sendoa berresten du.

Donostiari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu ondoko web orrietan Web:

Hizkuntzak  

Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude: euskara eta gaztelania. Biztanle guztiek hitz egiten dute gaztelania. Euskararen erabilera mugatuagoa da. Hiriko idazkun eta argitalpen ofizial gehienak bi hizkuntzetan daude. Euskaldun askok, halaber, frantsesa eta ingelesa hitz egiten dakite.
Helbide interesgarri batzuk:
  • http:// www.wordreference.comImagen10
  • http:// www.rae.es
  • translate.google.es/

Klima

Euskal Autonomia Erkidegoak klima ozeanikoa du, kostaldean hezea eta barrualdean kontinentala. Urte osoan zehar, tenperaturak leunak dira, udaberrian eta udazkenean euri gehiago egiten du, neguak leunak dira eta udak ez dira oso beroak. Batez besteko tenperatura udan 20 ºC-koa da eta neguan, 8 ºC-koa.Imagen199
Hondartza zalea bazara, jakin itsasoko uraren batez besteko tenperatura 9 ºC eta 13 ºC bitartekoa dela neguan, eta 19 ºC eta 22 ºC bitartekoa udan..