DUko antolaketa egitura eta prozesuen mapa
Deustuko Unibertsitateak eskura jartzen dizu
- antolaketa egitura, osatzen duten egitura unitateak ezagutu ditzazun Gobernantza, Errektoreordetza eta Fakultateen arabera.
- prozesuen mapa, prozesu bakoitzaren operatiboa ezagutu dezazun.
Eta site baten bidez egiten du. Han aurkituko duzu lotuta dagoen informazio eta dokumentazio guztia. Zabalkundeko espazio bat da, honetarako sortua:
- DUko prozesuen eta antolaketa egituraren ikuspegi grafikoa emateko,
- dokumentuen arteko nabigagarritasuna eta lotura errazteko estekak erabiliz (url),
- partekatze eta ikusgarritasun mailaren konfigurazioa errazteko eta
- dokumentu bakoitzaren azken bertsiorako sarbidea errazteko.
Prozesuen maparen erabilera, nabigazio eta eguneratzeko oinarrizko jarraibideak errazteko, tutorialak eta bestelako dokumentu lagungarriak barne, jarraibideen eskuliburu bat prestatu da.
Antolaketa eta Datu Unitatea proiektu hori dinamizatzeko eta erakundeko gainerako egitura unitateei laguntza eta aholkularitza emateko ardura duen egitura unitatea da, prozesuen mapa osatzen joateko eta prozesuen hobekuntzan laguntzeko.
Harremanak (Antolaketa eta Datu Unitatea): mapaprocesos@deusto.es