Deusto Plan Estrategikoa: gure plan estrategikoa

DEUSTO 2023-2026

INFORMAZIOA IKUSI

Unibertsitatea prest dago etorkizunerako. Deustuko Unibertsitateak garai berri bat ireki du 2023 – 2026 Plan Estrategikoarekin. “Mundua eraldatzen duten pertsonak” leloaren ildotik, proiektua funtsezko 3 ideiaren inguruan egituratu da, eta ideia horiek definitzen dute Unibertsitateak datozen urteetan zer izan nahi duen:

  • Pertsonak ardatz dituen unibertsitatea
  • Eraldatzen duen eta eraldatzen den unibertsitate
  • Gizarte bidezkoagorako unibertsitatea​

Gaur egun, unibertsitateek zeregin garrantzitsua dute, ez bakarrik pertsonak eta herritarrak prestatzen, baizik eta ezagutza berria garatzen gizartearen zerbitzura, iritzia sortzen eta politika publikoak definitzen laguntzen.Deustuko Unibertsitatearen bokazioa zeregin horretan aktiboki laguntzea da, eta beste batzuekin lankidetzan egitea, pertsonak erdigunean jarriz, estilo propio eta bereiziarekin: kristau eta giza balioak jardueraren erreferente iraunkor dituen estiloarekin. Horregatik, plana bat dator Deustuko Unibertsitatea partaide den Jesusen Lagundiaren unibertsitate sareen helburuekin, bai eta Euskal Unibertsitate Sistemak adostutakoekin ere.

5 AUKERA ESTRATEGIKO ETA 29 PROIEKTU

Premisa horrekin, etorkizuneko unibertsitateko jarduera gidatuko duten 5 aukera nagusitan oinarritu da plana, eta horietako bakoitzak, aldi berean, hainbat proiektu ditu horiek lortzeko. Guztira 29 proiektuk lagunduko dute irakaskuntza jarduera bikaina garatzen eta ezagutza sortzen eta transferitzen.

AUKERA ESTRATEGIKOAK ETA PROIEKTUAK

  • BALIOETAN HEZTEA BIDELAGUN IZANIK
  • HEZKUNTZA-ESKAINTZA DIBERTSIFIKATZEA ETA BERRITZEA
  • JAKINTZAREN SORKUNTZA ETA TRANSFERENTZIA FOKALIZATZEA
  • SAREKO LANA ETA GIZARTE ERAGINA SUSTATZEA
  • MISIOAREKIN KONPROMETITUTAKO UNIBERTSITATE ELKARTEA SENDOTZEA