IIBZ – Liburutegia – BILBAO
- Deustuko Unibertsitatearen liburutegia, Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ) izateko sortua da. Eraikina Rafael Moneo arkitektoak eraiki zuen 2009an. Campuseko eraikinik berriena da.
- Itsasadarraren beste aldean dago kokatuta, baina DUko campusaren barruan. Honako areto eta zerbitzuak ditu: irakurgelak wi-fi eta konexio elektrikoekin, talde-laneko gelak, ikertzaileentzako gelak, ordenagailuen gelak eta topaguneak.
- Liburutegiko ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era etenik gabe; eta larunbatetan, 8:15etik 14:45era. Uztailean eta abuztuan 08:15etik 14:45era.
IIBZ – Liburutegia – DONOSTIA
- Liburutegi berria Ikasteko eta Ikertzeko Baliabideen Zentroa (IIBZ) izateko pentsatuta dago eta ikerketara ez ezik, irakaskuntzara, ikaskuntzara eta etengabeko prestakuntzara ere bideratuta dago. 2.314 metro koadro ditu eta zerbitzu hauek eskaintzen ditu: ikasteko gela modernoak eta, bertan, 35.000 ale monografiko zuzenean eskuratzeko moduan (135.000 liburutatik).
- Aldizkako argitalpenen aretoa, 700 aldizkari baino gehiagoren azken sei urteetako aleak ikusteko. Erreferentzia gela ordenagailuekin, baliabide elektronikoetara jotzeko, datu baseak kontsultatzeko eta beste baliabide batzuk ikusteko, eta irakurtzeko 400 postu.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:00etara. Larunbatetan: 8:00etatik 13:00etara. Uztailean eta abuztuan, 08:00tik 14:00etara.