AIZ – Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia eskuratzea

100

Zer da?

Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia zenbaki pertsonala, bakarra eta esklusiboa da, sekuentziala, eta Atzerritarren Bulegoak ematen du. Espainian egoteko baimena daukazunean emango dizuten identifikazio zenbakia da, esleitzen zaizkizun dokumentu guztietan agertuko dena.

Zertarako?

  • Zenbaki honek ez dizu Espainian bizitzeko eskubidea ematen, baina beharrezko izango duzu edonolako espedienteak tramitatzeko, jarduera ofizialetarako edo ekonomia edo lanbide interesetarako
  • AIZ ezinbestekoa da edozein trantsakzio ekonomiko egiteko, besteak beste banku kontua irekitzeko, negozio bat jartzeko, etxebizitza bat edo auto bat erosteko, zerga aitorpena egiteko edo atzerritarren bulegoarekin lotura duen bestelako administrazio eskaerako inprimakia betetzeko.

Non eskatzen da?

Atzerritarrarentzako identifikazio zenbakia ofizioz ematen da, alegia, modu automatikoan ematen dio Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak atzerritar orori, administrazio espedienteari hasiera ematean, edo, bestela, zuk zeuk eskatu ahalko duzu, baldin eta eskatzeko motiboa justifikatzen baduzu.
  •  Espainian bazaude, joan Atzerritarren Bulegora edo bizi zaren herriko polizia etxera. Bi baldintza hauek bete beharko dituzu: a) Espainian egoera irregularrean ez egotea. b) Eskaera egiteko motiboak justifikatzen duten dokumentuak aurkeztea.

Gordoniz kalea 8, 48010 Bilbao – 944709149
09:00-14:00 – Indautxu geltokia (Urkixo zumarkaleko irteera)

  • Eskaera identifikazio zenbakia tramitatzeko ahalmena esleituta duen ordezkari baten bidez aurkeztu ahalko duzu. Halaber, eskaeraren motiboak justifikatu eta dokumentatu beharko dituzu.
  • Egoitza herrialdean bazaude, identifikazio zenbakia diplomaziako misioetan edo Espainiako kontsulatuan eskatzen da.

Aurkeztu beharrekoak

  • Inprimaki-eskabide ofiziala.
  • Nortasun agiria edo pasaporte originala eta fotokopia.
  • Karneterako tamainako argazkia (argazkiak atzealde zuria izan behar du).
  • Eskaeraren motiboak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
  • Oro har, tramitea erraza da, eta aste batetik bostera bitartean behar izaten ditu, eta nahitaez joan behar da aurrez aurre jasotzera.