UNIJES – Unibertsitate Jesuitak

Imagen52
UNIJES – Unibertsitate Jesuitak Espainiako jesusen lagundiari lotuta dauden unibertsitate-zentroen sarea da. Zentro bakoitzak bere autonomia eta garapena baditu ere, baterako itunak eta egitasmoak bultzatzen dituzte elkarrekin, honako hauek indartzeko:
  • Prestakuntzako programen kalitate akademikoa eta humanista
  • Gizarteko erronketarako irtenbideen ikerketa
  • Gure garaiko elkarrizketa eta eztabaidei egin beharreko ekarpena

Izaera eta misioa

  • Gizon eta emakumeak heztea, profesional trebeak eta herritar arduratsuak izan daitezen eta beren jakintza eta gaitasunak besteen zerbitzura jar ditzaten.
  • Ikertzea eta jakintza baliagarria eskaintzea gizakiak eta gizarteak erronkarik handienak dituzten arloetan.
  • Misio hori betetzeko, UNIJES zentroek berariazko pedagogia-eredua dute pertsonen prestakuntza osoa lortzeko lau arlo gogoan hartuta:
    1. UTILITAS: pertsona trebeak, profesional batek ebatzi beharreko arazo tekniko, sozial eta humanoei aurre egiteko gai izango direnak;
    2. HUMANITAS: gizakiak hitzaren zentzu osoan, hau da, beren buruaren eta inguruko munduaren jabe izango direnak, garaikideen asmo eta kezkak aintzat hartuko dituztenak;
    3. IUSTITIA: pertsona konprometituak, mundu zuzenago baten alde lan egingo dutenak; eta errukiorrak, besteen pozak eta nekeak bere egingo dituztenak;
    4. FIDES: existentziaren zentzua eta Jainkoa bilatzeko prest egongo direnak; Ebanjelioa eta kristautasuna, beraien balioak eta proposamenak aintzat hartuko dituztenak.

UNIJES Espainiako hamaika unibertsitate-erakundek osatzen dute. Erakunde horiek sakon ezagutzeko sartu hemen