Zure prestakuntza eta garapena – Izaera eta Misioko prestakuntza plana

Izaera eta Misioko prestakuntza

Atal honetan jasotzen ditugu Unibertsitatean lan egiten duten pertsonei zuzendutako prestakuntza ekintzak, bereziki Jesusen Lagundiaren plataformetatik sustatutakoak: UNIJES (jesulagunen unibertsitateak) eta Loiolako jesulagunen probintzia.

UNIJESek bi topaketa antolatzen ditu ikasturtean zehar:

  • UNIJES I: Loiolako Santutegian (Azpeitia, Gipuzkoa) izaten da. Lau egun eta erdi irauten du. Helburuak hauek dira: Lagundiaren goi mailako irakaskuntzako beste ikastetxe batzuetako irakasleekiko harremana sustatzea, ignaziotar espiritualtasuna eta ikastetxe horietako Misioarekin duen harremana ezagutaraztea, Misioaren alderdirik garrantzizkoenetan sakontzea eta Lagundiarekin lotutako goi mailako irakaskuntzako erakundeetako irakasle-esperientzia beste batzuekin partekatzea.
  • UNIJES II: Santiagon izaten da. Lau egun eta erdi irauten du. UNIJES Ieko partaideei zuzendutakoa da, bereziki; ikastetxeetako antolaketa eta berrikuntza pedagogikoko arduradun, koordinatzaile eta sustatzaileei; eta proiektu akademikoaren inguruan sentiberatasuna duten elkarte akademikoko kideei. Helburu nagusia da irakasleei (jesuita eta sekularrei) jesulagunen unibertsitateko prestakuntzan (Ledesma-Kolvenbach eredua) eta ignaziotar Izaera eta Misioan (I+M) prestakuntza ematea.

Espainiako jesulagunen probintziako prestakuntza plana: Espainiako probintziako hainbat ekintzatan lanean diharduten pertsonentzat da. Helburua da ekintzen misio propioaren berri ematea.

Ignaziotar Lidergoko Prestakuntza Plana: Espainiko jesulagunen probintzian jesulagun erakundeen barruan beste batzuen lider izateko ardura duten pertsonentzat da.

Argibide gehiagorako, jo intranetean dagoen informaziora, edo jarri harremanetan zure fakultate edo zentroko Izaera eta Misioko koordinatzailearekin.