Osasun Sistema Pribatua
Asistentzia pribatua izan nahi baduzu, jatorrizko herrialdean kontrata dezakezu Espainian estaldura duen gaixotasun asegurua, edo Euskal Autonomia Erkidegoan ezarrita dagoen edozein sozietate mediko pribatu kontrata dezakezu:
Hortzen osasunerako asistentzia
- Espainiako Gizarte Segurantzako sistemak ez du hortzen osasunerako asistentzia estaltzen. Hala ere, urgentziako egoeretan, ohiko prozedurari jarrai diezaiokezu eta larrialdi medikoetako zerbitzuetara jo dezakezu.
- Alternatiba gisa, zerbitzura jo dezakezu, halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen bidez. Campusa du Leioan (Bizkaia), eta bertan hortzen osasunerako zerbitzuetara jo dezakezu, aurretik hitzordua eskatuta. Telefonoak: +34 946 012 942 / +34 946 012 941. Kontuan hartu 2 hilabeteko edo gehiagoko itxarote zerrenda dagoela eta, oro har, gaztelaniaz baino ez dela hitz egiten.