Nola iritsi campusera aireportutik
Bilbao:
- Aireportuko eraikinaren irteeran –Iritsieren gunean–, autobus geltokia aurkituko duzu (eskuinetara, irteeran dauden eskailerak jaitsita).
- Ordutegia: 20 minuturik behin dago zerbitzua, 6:20an hasi eta 00:00etara, aireportutik Bilbora; eta 05:20tik 22:00etara (20 minuturik behin), Bilbotik aireportura.
- Geltokiak: Aireportua –Rekalde zumarkalea, 11 (Unibertsitatetik hurbilen dagoen geltokia) –Kale Nagusia–Moyua plaza –Kale Nagusia 79 – Bilbao Intermodal.
- Taxia aireportutik ostatura hartzea erabakitzen baduzu, prezioa 25 euro inguru izaten da. Taxien geltokia aireportuaren irteeran dago. Oharra: Hauxe da garraiobide bakarra 23:15etik 06:15era bitartean.Campus de Bilbao
Bilboko campusa
Helbidea: Unibertsitate etorbidea 24, 48007, Bilbao – Tel.: +34 944 139 000
Esteka honetan ageri den mapa erabili ahal izango duzu batera edo bestera joan nahi baduzu.
Donostia:
- Bidaia Bilboko aireportutik (Loiutik) Donostiara egin behar baduzu, badago autobusen linea bat zuzenean Donostiako autobusen geltokira eramaten zaituena (Amarako Pio X.a autobus geltokira, Amara Plaza hotelaren ondora). Autobus hori Loiuko aireportuan (ate nagusian) irteten da.
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, astegunetan: 7:45etik 23:45era, ordubeterik behin. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 6:45etik 23:45era ordubeterik behin.
- • Bidaia 75 minutu ingurukoa da eta 15 € balio du. Txartela autobusean bertan erosten da. Konpainia: Transportes PESA.
Donostiako campusa
Helbidea: Mundaiz bidea 50, 20012, Donostia – Tel.: +34 943 326 600
Esteka honetan ageri den mapa erabili ahal izango duzu batera edo bestera joan nahi baduzu.