Lan arriskuen prebentzioa
Unibertsitatean dugun laneko arriskuen prebentzioko politikaren helburu nagusienetariko bat prebentzio arloa ezagutzea, eta informazioa eta prestakuntza ematea da, langileak dituen eskubide eta betebeharren artean; horretarako, unibertsitatera sartzen den pertsonak egoki informatuta eta prestatuta egon behar du bere laneko arriskuez, baita saihesteko edo murrizteko hartu beharrezko neurriez ere.
Laneko arriskuen prebentzioan indarrean dagoen legeriak ezartzen duen informazioa emateko betebeharraren barruan, jakinarazten dizugu linka honetan dituzula eskura ondoren zehazten diren dokumentuak:
- Lanpostuei buruzko informazioa.
- Laneko arrisku orokorrei eta campus bakoitzeko eraikinetako prebentzio neurriei buruzko informazioa.
- Unibertsitatean larrialdietan jarraitu beharreko neurriak.
- Unibertsitatean laneko arriskuen prebentzioan diharduten pertsonak.
Fitxategiak errazago aurkitzeko, erabili intraneteko edukien bilatzailea. Idatzi “Arriskuen prebentzioa”.
Dokumentu horiek irakurri beharrekoak dira, harrera prozesuaren barruan. Horrekin batera, informazio hori osatzeko, datozen asteetan laneko arriskuen prebentzioko eta laneko segurtasuneko prestakuntzako pilula batean parte hartzeko deia egingo dizugu.