Egin bat Deusturekin – gizarte sareak eta blogak

1

Deustuko Unibertsitateak erakunde kontuak ditu honako gizarte sareetan: TwitterFacebookLinkedInYouTubeFlickrInstagramTuentiGoogle+SlidesharePinterestIvoox eta Spotify. Baina Unibertsitatearen nortasun digitala ez dute kontu erakunde horiek soilik osatzen. Hainbat unitatetako atalak (fakultate, ikertalde edo proiektuak) eta bertan lan egiten duten pertsonak eta haiek Twitter, Facebook, LinkedIn, Instagram eta beste gizarte sare batzuetan duten presentzia ere kontuan hartu behar dira. Atal horiek zerrenda publiko batean daude batuta: Egin bat Deusturekin atalean. Zerrenda horretan, bilaketa egin ahal izango duzu erabiltzaileen, gizarte sareen edo gaien arabera.

Zerrenda horretan ez bazaude eta bat egin nahi izango bazenu, idatzi Nortasun digital Sailera.

Gizarte sareez gain, parte hartu eta informazioa eskuratu nahi baduzu, bertan duzu Unibertsitateko blogosferen auzoa ere: DeustoBlog. Harpidetu egin zaitezke blog horietara, idazten diren posten berri posta bidez jasotzeko, edo blog bat sortzeko eskaera egin dezakezu. Horretarako GP bat egin behar duzu: KOMUNIKAZIOA – Gizarte sareak eta blogak – Bloga sortu.