bizkaia:talent elkartearen laguntza

bizkaia talent

Bizkaiko Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomikorako Sailak bultzatuta eratu zen bizkaia:talent 2005. urtean, irabazi asmorik gabeko elkarte izaeradun ekimen bezala, misio argi batekin: Bilbao, Bizkaiko lurralde historikoa ta Euskadin orokorrean, berrikuntza eta ezagutzaren prozesura oso ondo prestatutako pertsonak erakartzeko, lotzeko eta eusteko beharrezko baldintzen ezarpena bultzatzea eta laguntzea.

bizkaia:talent elkartearekin lankidetzan dihardugu DUra sartzen diren pertsonak hartzean:

  • Harrera Zerbitzua: (Location Service): Helburua da Bizkaiaren inguruan administrazio alderdiei eta integrazioari buruzko aholkularitza eta/edo informazioa ematea, doan (etxebizitza, hezkuntza, osasuna, aisia, etab.), bai gizarte berrikuntzari eta enpresa transformazioari, zientzia eta teknologia estrategiari eta informazioaren gizarteari lotutako eremuetako erakundeei, bai estatuko, EBko eta beste herrialde batzuetako goi mailako prestakuntza duten pertsonei.Gurea bezalako erakundeak bizkaia:xede-rekin jartzen dira harremanetan, harremanetarako pertsona baten bidez, kontratatu nahi dituzten profesionalak eta/edo ikertzaileak hartzeko, bai eta erakundeek egiten dituzten kontsultetarako ere. bizkaia:talent elkartea harremanetan jartzen da interesdunarekin, zenbait kontsulta egin eta ebazteko. Harrera zerbitzua, Europako Batzordearen (EB) EURAXESS ekimenaren xedea da ikertzaileen mugikortasuna eta lan-ibilbidearen garapena sustatzea, bikaintasun zientifikoaren esparruan Europa eremu liderra izan dadin. Aldi berean, Mugikortasuneko Espainiako Sareko kidea ere bada.Era berean gizarte eta kultura arloetako integrazioa sustatzen du, gizarte eta kultura arloetako aldian aldiko topaketen bidez, giro lasaian, pertsona arteko eta profesional arteko harremanak bultzatzeko. Interes berak dituzten harrera zerbitzuko erabiltzaileei zuzenduta dago. Pertsona horiek eta beren laguntzaileek lurraldean gizartean eta kulturan erabat eta modu egokian integratzeko tresnak izatea da helburua.
  •  BBK Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.
Laguntza programak: Bizkaia Talent 2 laguntza programa ditu. Bizkaia BBK programa:

Unibertsitate Amerikarretara mugitzeko programa. Programa horren bidez, bekak emango zaizkie unibertsitateko gazteei, Bizkaiko lurralde historikoko etorkizun handiko gazte horiek nazioarteko prestakuntza egin dezaten, euren prestakuntza hobetu eta egoera global berrira egokituz. Hona hemen helburua: nazioarteko testuinguruan maila handieneko prestakuntza, jakintza eta gaitasunen garapena sustatzea lurraldeko unibertsitarioen artean, gizarte eta ekonomia globalizatuko erronkak gainditzeko asmoz.

Bizkaiko lurralde historikoko unibertsitateetako ikasleak unibertsitate amerikarretara mugitzeko programak Bizkaiko graduko ikasle unibertsitario gazteak unibertsitate amerikarretan prestatzea dauka helburu.

Azterlanak eta argitalpenak

Era berean, Bizkaia:talent-ek zenbait erakunderekin dihardu lankidetzangure herrialdean goi prestakuntza duten pertsonen eskariak eta mugimendua biltzen dituzten azterlan, txosten eta argitalpenak. egiten.

Argibide gehiagorako:

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Laga Bidea Build. 804 –  Mod. 300
48160 DERIO-BIZKAIA
info@bizkaiatalent.org
Tel. 944795428