Agian jakin nahi izango duzu…

Zer da Perseo?
Imagen46

  • Perseo fitxategien zerbitzari bat da eta DUko sail guztiek egiten dute lan berarekin.
  • Datuen biltegia da eta, profilaren eta sailaren arabera, lanerako behar duzun informaziorako sarbidea izango duzu.

Justifikatu beharreko gastuak?

Imagen48

  • Intranetera sartu behar duzu. Erabiltzailea eta pasahitza idatzita, zure gastuak eta ordainsariak sartu eta kontsultatu ahal izango dituzu
  • “Eskuliburuak” atalean, gastuak eta ordainsariak sartzeko eta kontsultatzeko gidara jo dezakezu.

Unibertsitateko aplikazio eta programa garrantzitsuenen zerrendara sartu nahi duzu?

Sartu nahi duzu langileen telefonoen eta egonlekuen zerrendara?

  • Intraneten bidez sar zaitezke. Uneren batean sartu ezin bazara, egin klik esteka honetaneta egin logina zure erabiltzaile eta pasahitzarekin.

Zer da eduroam? (WIFI)

¿Conexión VPN? 

  • VPN Sare Pribatua: Sare pribatu birtuala edo VPN, ingelesezko Virtual Private Network-en laburdura, sare teknologiko bat da, tokiko sarea beste sare publiko edo kontrolik gabeko baten gainean luzatzeko aukera eskaintzen duena. Horretara, erabiltzailea nor den egiaztatu eta lotura egin denean, kanal zifratu bat sortzen da gure datuak babesteko. Horri esker, etxetik, beste unibertsitate batetik zein hotel batetik lotura egin daiteke Deustuko Unibertsitatearen barruko sarearekin (intranetarekin) modu seguruan, Interneteko azpiegituraz baliaturik, lotura egiteko modua (Wifia, haria, GPRSa edo bestelako) edozein delarik