Harrera prozesua
Harrera prozesua DUn:
Harrera prozesu egituratu eta partekatua da, unibertsitateko elkarteko pertsonekin batera egiten dena, Deustuko Unibertsitateko proiektura biltzen diren pertsonen integrazioa eraginkortasunez egin dadin, gure elkartearen balioak eta kultura ezagutarazteko eta sustatzeko.
Funtsezko alderdiak:
- Harrera prozesu bat egiteak eskatzen du kontratazio, harrera eta integrazio politika eta prozedura sistematikoa diseinatzea.
- Unibertsitatera sartuko den pertsonarekin adostutako erabakiaren ondorengo hautaketa prozesuaren luzapentzat hartu behar da.
- Horregatik garrantzizkoa da pertsona hori Unibertsitatera heldu aurretik hastea eta harrera eta integrazioarekin lotutako funtsezko puntuak sartzea. Era berean, sartu eta lehenengo hilabeteetan jarraipena egin beharko diogu.
- Oinarrizko prozesu bat da, unibertsitateko egitasmoaren funtsezko alderdien berri emateko eta pertsonarentzat eta unibertsitateko elkartearentzat garrantzizkoa izango den informazioa partekatzeko.
- Horrekin batera, prozesua egokitu egin beharko da Unibertsitateko errealitate aldakorrera. Horregatik, garrantzizkoa da prozesua bizia eta moldakorra izatea eta berorren kalitate eta eraginkortasunaren jarraipena egitea.
- Harrera prozesu horretan parte hartzen duten eragileen konpromisoa zelakoa, halakoa izango da prozesuaren arrakasta, hasi Zuzendaritzako kideengandik eta taldekideengana, arlo eta zentroetako arduradunak ahaztu gabe.
Harrerako hasierako egunak
- Harrera pertsonen kudeaketan: sartzen den pertsonari lan-kontratua eta hitzarmen kolektiboari, jokabide kodeari eta beste puntu batzuei buruzko dokumentazio guztia ematen diogu. Informazioa ematen diogu bere lanpostuko lan arriskuen prebentzioaz eta laneko osasunaz, baita Unibertsitateko langile izateagatik edukiko dituen bestelako zerbitzuez ere (Unibertsitateko bizitza – jatorduak, egutegia, enplegatuaren ataria…).
- Harrera lanpostuan fakultate eta zentroka: DUko txartela emango zaizu eta posta elektronikoko eta Interneteko kontua eta erabiltzailea jarriko zaizkizu eskura, lan egiteko tokia eta ekipamendu informatikoa gestionatuko zaizkizu. Aurkeztu egingo dizkizute lankideak, saileko zuzendaria, dekanordeak, Izaera eta Misioko koordinatzaileak, etab., eta azaldu egingo zaizu zeintzuk izango diren zure funtzioak.
Harrerako bilerak
Harrerako saioa (2 ordu), fakultateka eta zentroka: Urtean aurrez aurreko saio bat egiten da fakultate eta zentro bakoitzean. Saio horietan “erreferentziako laguntzailea” aurkezten da. DUko lehenengo asteetan izango duzun erreferentziako pertsona izango da. Talde bakoitzak era desberdinean egiten du:
- Irakasle-ikertzaileak: Saileko zuzendaria izaten da.
- Ikertzaileak: Ikertzaile nagusia izaten da.
- AZL: Arloko arduraduna izaten da.
Irakasleentzako prestakuntza astea: urtarrilean edo otsailean, irakasleentzako harrera eta prestakuntzako astea egiten da lau goizetan, BKUTen eskutik.
Harrera eguna Loiolan: Urtero, Loiolan, harrerako urteroko bilera egiten da. Bertan Deustuko Unibertsitateko Egitasmoaren ikuspegi bat aurkezten dugu, bere Izaera eta Misioari lotuagoa.
Abenduan, Gabonetako ospakizunak direla eta, Gabonetako topaketa/koktela izaten da langile guztientzat.