Gure komunikaziorako bidea – Eskabideen Kudeaketako sistema (GPak)
Komunikaziorako eta Unibertsitateko zerbitzuen arteko eskabideak egiteko tresna.
Eskabideen kudeaketa sistema (GP) edo GPtic, Deustuko Unibertsitateko zerbitzuen artean lan, datu eta bestelako eskabideak izapidetzeko tresna da.
Non dago?
- Eskabideen kudeaketako tresnara DUko intraneko erabiltzailearekin sartzen zara (Intranetean)
Nork egin behar du?
Bi erabiltzaile mota daude definituta:
- Eskatzaileak: DUko pertsona erabiltzaileak, oro har. Edozein momentutan egin ditzakezue eskabideak. Eskabideak kontsultatu edo bertan behera utzi ere egin ditzakezue.
- Arduradunak: eskabidea izapidetzeaz arduratzen diren pertsonak, kostu zentroetan baimena ematen dutenak edo eskabideen kudeaketako sistemaren administratzaileak. Bietako bat izango duzu, zelako erabiltzailea zaren kontuan hartuta.
Zer egin dezakezu?
Eskatzaile izanik: Eskabideak bidali, bidalitako eskabideen egoera kontsultatu eta eskabideen txantiloira sartu (eskabide batzuetan erantsi behar diren atxikitako dokumentuak).
Arduradun izanik: hiru erabiltzaile bereizi ditzakegu:
- Baimen emaileak: eskabideak egiten dituzten kostu zentroetara bildutako arduradunak dira. Oharrak jasotzen dituzue posta elektronikoaren bidez, eskabide batek izan ditzakeen egoera aldaketen inguruan. Alta emateko orduan jakingo duzue zuen zentroetara atxikitako pertsonek zer eskabide izapidetu dituzten.
- Zerbitzuko arduradunak: zerbitzu baten atzean zaudeten pertsonak edo lan-taldea zarete. Eskabidea izapidetzen denean, mezu automatiko bat heltzen zaizue zerbitzuko pertsona guztioi.
- Administratzaileak: sistemaren funtzionamendua administratu dezakezuen pertsonak zarete, zerbitzu edo azpizerbitzu berriak sortu, kostu zentroko arduradunak identifikatzen dituzuenak.
Zer behar dut?
Edozein eskabide sortzeko edo kudeatzeko, oinarrizko informazioa beharko duzu. Kontsultatu zure arduradunari honako puntuen inguruan zalantzarik izanez gero:
- Zentroa: eskabidea izapidetzen duen erabiltzailearen atxikipeneko zentroa da (automatikoki idazten da).
- Zerbitzua: eskabidea artatzeaz arduratzen den arloa edo zerbitzua da. Erabiltzaileak aukeratu behar du.
- Azpizerbitzua: aukeratutako zerbitzuaren barruan eskaintzen den zerbitzu jakin bat da. Erabiltzaileak aukeratu behar du.
- Gaia: eskabidearen deskribapen labur bat erantsi beharko da.
- Deskribapen zehatza: egiten den eskabidearen xehetasunak jasoko ditu. Aukeratutako zerbitzu edo azpizerbitzuaren arabera, erabiltzaileari inprimaki bat aurkezten zaio eman beharreko datuekin, ahalik eta informaziorik gehien batzeko.
- Arrazoia: Atal horretan, erabiltzaileak eskabidearekin lotutako informazioa ematen du.
- Eranskina: eskabide batzuetan dokumentu bat erantsi daiteke informazioarekin (ikusi “dokumentuen txantiloiak”).