Deusto Booking

Deusto Booking Deustuko Unibertsitateko baliabideak eta espazioak gordetzeko sistema da. Unibertsitateko zenbait baliabide kontsultatu eta eskatzeko modua ematen du. Hona hemen adibide batzuk: ekitaldietarako edo bileretarako espazioak, lanerako gelak, ordenagailu-gelak, kirol guneak, ikus-entzunezko materiala, etab. Orain arte, baliabide bakoitzak erreserbatzeko sistema bat zuen; hortaz, erabiltzaileak aurretiaz jakin behar zuen halako baliabiderik bazen, eta zein prozedura eta sistema zegoen eskaera egiteko. Deusto Bookingek abantaila bat du: toki bakar batean egiten da Bilboko eta Donostiako campusetan eskura dagoen edozein baliabide gordetzeko eskaria.

  • Deusto Bookingera pertsona hauek sartu daitezke:

  • Irakasleak, ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, @deusto.es kontuaren bidez.
  • Ikasleak, ikasle ohiak eta beste erabiltzaile batzuk, @opendeusto.es kontuaren bidez.